Kaikuko trainerua izan da nagusi gaur goizean Lekeition jokatu den Bizkaiko Traineru Txapalketan. Ohorezko txandan arraun egin du Kaikuk eta lau segundu atera dizkio bigarren sailkatu den Portugaleteri.
Urdaibai iritsi da hirugarren postuan, 29 segundura, eta laugarren Santurtzi sailkatu da, 35 segundura.
Zierbena ere ohorezko txandan atera da baina bosgarren postuan sailkatu da, Kaikurengandik 42 segundura.
Kaikuk, Portugaletek, Urdaibaik eta Santurtzik Euskadiko Txapelketa jokatuko dute uztailaren 31n Lekeition, Gipuzkoako Txapelketan lehen lau postuetan sailkatu ziren Orio, San Pedro, Hondarribia eta Koxtaperekin.
Mundua
Tik-Tok, tik-tok erloju-bonbak
Kultura
‘Cadena perpetua’ cumple treinta años: siempre nos quedará Zihuatanejo
Euskal Herria
El PNV solo mantuvo su dominio entre votantes de más de 60 años
Mundua
José Mujica anuncia que padece un tumor de difícil tratamiento
IRUINDARRA