
Bilboko Udalaren balorazio txostenean ez da txupineraren inguruan izan den ika-mikari buruzko aipamenik, izenburuan bertan ez bada: «Bilbok eta bilbotarrek euren maila gorena erakutsi dute Aste Nagusian». Amaitzean galdetu diote kazetariek Itziar Urtasun zinegotziari gaiaren inguruan. Txupinera izendatzeko modua aldatzeko asmorik ez dutela esan du eta jai eredua bere horretan mantentzeko asmotan direla.
Hori bai, Urtasunen kezka auzitegiek esan dezaketenaren inguruan, Urquijoren ekimenaren inguruko azken ebazpena falta da oraindik. Urtasunek esan du ebazpen horren arabera «gauza asko aldatu beharko» direla agian.
Zinegotziak gogora ekarri du, gainera, Jone Artolak ez duela ekitaldi ofizialetan parte hartu, Konpartsek antolatutakoetan, soilik.
Jaiei eurei dagokionez oso pozik agertu da Urtasun. Europa parkea kontzertuetarako gune aproposa izan dela esan du; garbiketa, garraio eta zirkulazio lanetan egindako aurreikuspenek «segurtasuna, bizikidetza eta jai giroa» bermatu dituztela eta nabarmendu du «denboraren poderios finkatutako jai ereduaren alde lanean» dihardutela. Zehazten hasita, «gustu guztientzako ekitaldiekin, irekia, parte hartzailea, herrikoia eta doakoa», esan du Urtasunek.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

