NAIZ.INFO
DONOSTIA

Bengoetxeak eta Galarzak 22-19 irabazi diete Eibarren Jaunarena eta Barriolari

Oinatz Bengoetxeak eta Ladis Galarzak aurreneko puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan, Abel Barriola eta Jon Jaunarena 22-19 mendean hartuta.

Oinatz Bengoetxea. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Oinatz Bengoetxea. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan, Barriolak eta Irujoren ordez jokatu duen Jaunarenak ezin izan dute Bengoetxea eta Galarzaren aurrean garaipena lortu.

Binakako Txapelketaren lehen jardunaldiaren azken partida honetan, Barriolak eta Jaunarenak hasieran eginiko hutsak konpondu eta nabarmen murriztu dituzte aldeak, 18-9 eta 21-14 joan direlako.

Azkenean, 22-19 bukatu da neurketa.