
Leitza, Sunbilla, Aniz eta Berroeta... urtero bezala, Euskal Herriko ihauteri goiztiarrenak dira. Leitzan, bazkaria egingo dute larunbatean eskean ibiliko direnen artean eta 16.00ak aldera eskean hasiko dira mozorroak herriko etxeetan. Igandean, berriz, atsaureak plazatik aterako dira eguerdian kalejiran Incansables txarangarekin eta gurdiak industrialdetik. Bazkariaren ondoren, kalejira abiatuko da eskolatik.
Astelehenean, berriz, Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetan eskean ibiliko dira gazteak baserriz baserri. Eta arratsaldean txokolatea eta goxokiak banatuko dira haurren artean. Asteartean, mozorroak Erasote auzora abiatuko dira eskean.
Hala ere, Ihauterietako hitzordurik jendetsuena urtarrileko azken astelehen eta asteartean Iturenen eta Zubietan ospazten direnak izaten dira. Ekitaldi nagusia zanpantzarren desfileak izaten dira: astelehenean, Zubietako joaldunak Iturenera joango dira herriko kaleetan zehar zintzarriak elkarrekin astintzeko, eta asteartean, Iturengo zanpantzarrak Zubietara joango dira, aurreko egunean bezala, bertakoekin elkartuz herriari itzulia emateko.
Ihauteriak, noski, ez dira egun hauetan bukatuko, datozen asteetan ehunka herritan ospatuko baitira. Urtero bezala, kalera atero dira, besteak beste, Mozorro zuriak eta beltzak, Aldabika, Aittezarko, Iñudeak eta Artzaiak, Marquitos, Miel Otxin, Mamoxarroak, Zamarroak eta Neskak, Txantxoak, Atorrak eta Lamiak, Zakuzaharrak...

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange
