
Udalbiltzak agerraldia egin du Donostiako Miramar jauregian, ‘Euskal herritarrak gara’ ebazpenaren berri emateko. Euskal Herriko hainbat alkate izan dira eta guztien izenean Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, Igor Eguren Ordiziakoak eta Mertxe Aizpurua Usurbilgoak hartu dute hitza.
Otsailaren 22an Ordizian nazio erakundeko hautetsiek egin zuten bilkuran erabakitakoari jarraiki, ‘Euskal herritartasuna’ izeneko lan ildoa abiatu du Udalbiltzak eta parte-hartze prozesu bat egin du 200 alkate eta zinegotziren ekarpenak biltzeko. Hori amaituta, ‘Euskal herritarrak gara’ ebazpena plazaratu du, datozen hilabeteetan gauzatuko diren ekimenen abiapuntu gisa.
Ekimen horien artean, euskal sinboloen aldeko herri dinamika jarriko dumartxan, Interneteko .eus domeinuaren erabilera sustatuko du eta euskal herritartasuna ofizialki onartzen duen dokumentu bat sortuko diu.
Aberri Eguna hurbil dela, herrietan osoko bilkurak egin daitezela bultzatuko du, Euskal Herriaren eta euskal herritartasunaren errekonozimendua eskatzeko.
Horrekin batera, Etxarri Aranatzen apirilaren 13an egingo den herri kontsultaren alde egin nahi du Udalbiltzak, baita ekainaren 8an Iruñea eta Durango lotuko dituen giza katearen alde.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

