
Txiki geratu dira gaur Arrasateko alde zaharreko kaleak, Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, ‘Eskutik Eskura’ ekimena burutu baita bertan. Goizean-goiz piztu dute jai giroa Arrasaten, eta 11.30etarako sahieski pintxoak prestatzen ari ziren herriko plazan, ondoren egingo zen giza katerako indarrak bilduz modu horretan.
12.00etan ekin diote, ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen ekimena legez, giza katea osatzeari. Erraldoiak eta dultzain hotsa gidari, ehunka izan dira erabakitze eskubidearen aldarriarekin bat egin duten herritarrak. Ildo horretan, txiki geratu dira Arrasateko alde zaharreko kaleak, giza katearen buruak eta buztanak bat egin baitute, ekimenari amaiera emanez modu horretan.
Eta atzo Bergaran izan arren, gaur Arrasaten izan dira Sant Cugat del Vallés-eko castellers-ak, herriko plazan bildu den jendetzaren arreta guztia bilduz. Ordu erdi inguruko ikuskizuna eskaini dute katalanek, jendearen txalo zaparradak irabaziz dorre bat osatzen zuten bakoitzeko.
Antolakuntzatik jakitera eman dutenez, kamiseta eta metro guztiak saldu dituzte eguna martxan jarri denerako. Hala, eta jendearen eskariari erantzun asmoz, metroen kopiak ateratzera joan behar zian dute. Ekimenak izan lortu duen arrakastaren seinale, beraz, Arrasateko plazan gaur eguerdian ikusi dena.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
