Ziburuko ikastolako lehendakari Laida Mujikak Kazeta.info-ri adierazi dionez, joan zen ostiralean bilera izan zuten Guy Poulou alkatearekin eta honek ikastolako arduradunei jakinarazi zien ez duela orain dela bi urte sinatu zuten hitzarmena berretsiko.
Duela bi urte, Marinela eskola publikoko ikasleak aisialdi zentrora joan ziren, eskolan obrak egin behar zituztela-eta. Ikastolako haurrentzat bi eraikin prefabrikatu ezarri zituzten Marinelan, Herriko Etxearekin hitzarmena sinatu ondoren.
Irailean, eskola publikoko haurrak euren ikastetxera itzuliko dira, behin obrak bukatuta, eta aisialdi zentroa hutsik geratuko da. Ikastolaren hitzarmena uztailean bukatzen da eta arduradunek aisialdi zentroa erabiltzea proposatu zioten alkateari, baina honek uko egin zion, zentro horretarako «beste proiektu batzuk» dituela argudiatuta. Horren ordez, prefabrikatuak Piarres Larzabal kolegioan ezartzea proposatu zien Poulouk.
Ikastolako ordezkarientzat, ordea, ez da konponbide egokia, kolegioa txikiegia baita eta ama ikastolako haurrak eta kolegioko gazteak elkarrekin egotea «pedagogikoki» ez dela egokia uste baitute.
Alkatearen jokamoldearen aurrean, bi proposamen egin dizkio Ziburuko ikastolak: lehenik eremu publikoko aparkaleku bat uztea bertan prefabrikatuak ezartzeko, baina ezetz erantzun die.
Elkarretaratzea astelehenean
Ondoren, alkateak egin behar zuen haur ttikientzako poloa uzteko eskatu diote. Baina Mujikaren arabera, auzapezak erantzun die «inoiz ez zuela esan polo hori egingo zuenik». Ziburuko ikastolako lehendakariak salatu duenez, «Poulou gezurretan ari da, proiketu hori aipatzen zuen gutuna aurkitu baitugu».
Egoera hau salatzeko, elkarretaratzea deitu dute heldu den astelehenean Posta aurrean, 11.00etan, Kaskaroten lasterketaren karietara. Jendea ikastolarekin zer gertatzen den jakinaren gainean egon dadin eskuorriak banatuko dituzte.

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Aparecen pintadas en los restaurantes de los empresarios detenidos por explotación

Tres detenidos por explotar a migrantes en dos restaurantes de Donostia

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
