NAIZ.INFO
DONOSTIA

Urteko gau magikoenean suak piztu dira txoko guztietan

Udari ongietorria emateko eta mamu txarrak uxatzeko, San Joan suak piztu dituzte gauean makina bat bazterretan. Urteko gaurik magikoena izan ohi da askorentzat.

San Joan sua Hernanin. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
San Joan sua Hernanin. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Herenegun izan zen udako solzistioarekin batera, urteko egunik luzeenetakoa da gaurkoa. San Joan bezpera jai giroan gozatzeko aukera dago makina bat herri eta auzotan, Euskal Herri osoan. Sua piztu eta udari ongietorria eman eta mamu txarrak uxatzeko aukera da askorentzat urtek gaurik magikoena izan ohi den honetan.

Toki bakoitzean berezitasun bat izan hoi du San Joan suak eta ekimen ugari antolatzen dira ohitura zahar horren inguruan. Baina suaren gainean jauzi egitea tradizio bilakatu da leku guztietan.