Enbatari eutsiz, piratak hasi dira jai herrikoiak porturatzen
«Edozer dugu posible». Horixe izan zen atzokoan Donostiako Piratek Saguesen antolatu zuten jaitik helarazi nahi izan zuten mezua. «Edozer» horren atzean ekologia, elkartasuna, euskara eta parekidetasuna gisako balioak daudela ulertu genuen bertan izan ginenok. Herritarren jaiek badute beren lekua Donostian.

Donostiako Piratak gara, jai herrikoien aldeko mugimendua. Festa baliatzen dugu gauzak beste modu batera egin daitezkeela baieztatzeko. Piratak gara, eta donostiarrak. Baina ez gara jai ereduaren bidez saltzen ziguten Donostia horretakoak: Belle Epoque-a, monarkia espainiarra eta paisaia postalezkoa. Jai pregoietatik kanpo utzi gintuzten, eta irudimenari eta lanari esker, gauden lekura heldu gara. Donostia abordatzea da gure helburua». Asmo horrekin etorri dira eta, atzokoan, bete zuten. Aste Nagusirako hilabetetik gora falta den honetan, asmo garbiz eta indarrez porturatu dira beste behin Donostiako Piratak eta, atzokoan, Sagues ingurua beren egin zuten jai herrikoien aldarria iparrorratz gisa hartu eta «Edozer dugu posible» lema zazpi itsasoetan zabaltzeko.
Asteazken buruzuri batean ere festa itzela antolatzeko gai direla erakutsi ziguten. Su-festarik eta izozkirik gabe eta goizetik gauera, gainera. Gehienek begiak Manu Chaoren izena hizki larriz zeraman kontzertuen kartelean jarrita bazuten ere, hamaiketakoaren ordurako bazen zer egin eta zer ikusi Sagueseko zabalgunean. Batez ere haurrei begira.
Futbol eta saskibaloi pista, esaterako, Oka Jolas Erraldoiak hartu zuen. Etxeko erara, lurrean klarionaz marraztutako laukiak izan zituzten jolasgune ekimenean parte hartu zuten haurrek, horietatik asko Donostiako udalekuetan zebiltzanak; motxila urdin-hori eta gorriez josi zituzten jolasgunearen bazterrak. «Udalekuetan dabiltzanek aurrez pasa digute abisua eta, aurreikuspenen arabera, bagenekien gaur hemen gutxienez 160 haur inguru izango genituela, baina uste dut motz geratu garela...» azaldu zuen Julenek. Bera izan zen atzo «Edozer dugu posible» egunean lanean aritu ziren 500 boluntarioetako bat. Oka Jolasean, taldeka jarri, fitxa bana eman eta, erortzen ziren laukiaren arabera, jolas edo probak burutu behar izan zituzten haurrek. «Baina helburua ez da irabaztea; asmoa denak jolasa amaitzea da, eta batez ere ondo pasatzea», nabarmendu zuen. Talde-lana sustatu eta jolasa joko bilaka zedila ekiditea, alegia. Eta lortu zuten, eguneko irudi ederrenetako batekin gainera: jolasaren amaieran, talde bakoitzari hizki bat zeraman kartela eman zioten eta denon artean osatu zuten aurtengo lema, «Edozer dugu posible». Xehetasun modura, aipatzekoa da hizki bakoitza aurreko jai herrikoietako irudiekin josi zutela, hamaika urte hauetan posible egin dutena etorkizunean ere posible izan dadin lanean jarraitzeko duten asmoaren erakusle. Eta haurrak izan zituzten konplize: «Edozer dugu posible! Edozer dugu posible!» oihukatuz goratu zituzten hizkiak eta txalo zaparradak iragarri zuen ekimenaren amaiera. 12.15 ziren ordurako eta, haurrek ez bazekiten ere, orduantxe «sorpresaz» azaldu behar zuen Porrotx Donostiarako bidean galdua zebilen nonbait. Haurrek horren berri ez zutenez penatu behintzat ez ziren egin eta aho zapore onez amaitu zen jolasa.
Euskara mingainera
Sagueseko beste muturrean orduantxe ari ziren mural margoketa eta «Mintzalagun Pirata» garatzen. Lehenean, ilustratzaileek itsasoari begira zegoen mural erraldoi batean ontzi pirata eta jai herrikoietan parte hartzen dutenen irudiak marraztu zituzten, aurtengo lema goiburutzat zutela. Ezkerrean, dozena bat mahaitan launaka banatuta, euskara mingainera eramaten ari ziren hainbat lagun. Gaia emanda, ordu laurden zuten hizketarako eta, epea pasata, gai berria eta solaskide berriak: «Donostiako euskararen erabileraren gainean aritu gara, baita jai herrikoien ereduaren eta sexu erasoen inguruan ere. Festak eta ligatzea lotuta daude eta hori ondo dago, baina ez dugu ahaztu behar eraso sexistak ere hor daudela», nabarmendu zuen moderatzaileak. Hain justu, Donostiako Piratek oso gogoan izango dute gai hau aurtengo jaietan ere eta, horrela, aipatzekoa da telefono zenbaki bat finkatu dutela salaketak jasotzeko. Norbere agendan apuntatzeko gomendatu dute: 674 56 28 64.
Jaietan gune segurua osatze aldera hartutako neurriaz gainera, azpimarratzekoa da Piratak eraikitzen ari diren jai ereduaren bueltan biltzen den balio sorta. Atzokoan, esaterako, oso presente egon ziren elkartasuna eta ekologia gisakoak. Lehenari dagokionez, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko kideekin elkarlanean aritu ziren eta, horrez gainera, Saharar Herriari zuzendutako elikagai bilketa ere egin zuten. «Beren herria berriz ez abordatzeko baldintzak eskuratzen laguntzeko elikagai eta baliabideak bidaltzea erabaki dugu», azaldu zuten. Ekologiari dagokionez, hondakin guztiak bereizita jasotzeko konpromisoa hartu zuten. Besteren artean, «brigada berdeak ariko dira hondartza jasotzen», ziurtatu zuten.
Azkenean, hor zen Porrotx
Mintzalagun saioa amaituta, mahaiak jaso eta, minutu gutxitan, rap eta hip-hop doinuek hartu zuten Sagues. «Bertso Hop» saioa hasia zen eta Oka Jolasetik sakabanatuta zebiltzan haurrak bertan bildu ziren. «Bertso saio tradizionaletan jendea eserita egoten da; gaurkoan horrela ez izatea espero dugu. Prest zaudete?», galdegin zuen abeslarietako batek. Baiezkoa bota zuten, lotsati, haurrek; desafioa abeslariak: «Piratek gehiago oihukatzen dute!». Orduantxe etorri zen baiezko borobila.
Saioa hasi eta gutxira etorri zen askok espero bai baina inondik inora nahi ez zutena: euria. Abeslariek, ordea, izan zuten ikusleei eusteko abilezia, «ez da ezer enbata, zu bazara pirata» erronka botaz. Eta, horrela zebiltzala, iritsi zen askok jada espero ez baina nahi zutena: «Sentitu, pentsatu, ekin» lemadun koloretako furgoneta. «Begira! Begira! Badatorrela», haur batek. «Hor doa Porrotx!», besteak. Eta, aparkatzeko astirik ere eman gabe, inguruan geratzen ziren haurrak -udalekuetako asko dagoeneko joanak baziren ere geratu zen mordo bat- arrapaladan joan zitzaizkion gainera, «kaixo, Porrotx!» agurtu eta egiten zuenari adi begira. Honek, jaka soinean eta koloredun bandera pirata eskuan hartuta, eta trikiti eta pandero doinuz lagunduta, jantoki moduan antolatutako gunerako bidean jarri zituen guztiak. Denen pozerako, orduantxe hasi zuen atertzen. Bidean, «Bertso Hop» saioan ziren haurrak ere bereganatu zituen Porrotxek eta, gunera iristerako, taldetxo majoa bildu zuen.
Bi metro luze eta bat zabal zituen mahaia nahiko izan zituen Euskal Herriko pailazo maitatuenetakoak haurren -eta ez horren haurren- atentzioa bereganatu eta horien ezpainetan irribarrea marrazteko. «Kaixo! Zer moduz zaudete? Ni naiz Manu Chao», esanez agurtu zituen haurrak. «Eeeeeeeez!!!», oihukatu zioten bueltan, barren-barrenean Manu Chao baino Porrotx nahiago zutela adieraziz. Hala sumatu zen, behinik behin, atzoko saioan.
Manu Chaok beranduago hartuko zuen protagonismoa, Selektah Stepi, La Ventura, Tania de Sousa eta Skakeitan taldeekin batera 20.00etan abiatu zen kontzertuan.
Dos generaciones convergen en la Zurriola para entusiasmarse con Manu Chao
Bajo el lema «Edozer dugu posible», el dinámico colectivo Donostiako Piratak organizó ayer un festival en la Zurriola donostiarra para remarcar aún más (son ya unos cuantos años trabajando en este sentido) la idea de unas fiestas solidarias y populares. Sobre las 19.30, con un cielo aún amenazante, se inició el set de Selektah Stepi (Bad Sound System). La pareja anima el espacio con su característico sonido reggae expresado mediante el formato de Sound System. Las primeras filas aprietan espacios y comienza el cadencioso baile del dub jamaicano. Es pronto, pero los primeros bocadillos y birras van cayendo como la tarde. Un turista pregunta a un joven que qué es esto. Le responde que es una gran fiesta organizada por el pueblo sin ninguna ayuda institucional ni nada de eso.
A las 20.00 horas el sol es parte del paisaje, por fin sale de la trastienda para unirse al baño de música. En escena Tania de Susa, ex-Zuloa y The Dispositives. Tania explica que este es el primer concierto con esta banda, el grupo de músicos que le ha acompañado en la grabación de su primer álbum en solitario. Si en sus anteriores grupos predominaba el rock and roll, para esta nueva etapa ha preferido derivar hacia terrenos pop en su sentido más amplio, así que su «egurre!» referenciaba más una actitud que distorsiones y ritmos rudos. Skakeitan empezó a las 21.00. Con su ska pusieron a bailar una playa cada vez más repleta. Menciones a palestina con bandera y a Mikel Laboa, con la version de la cancion «Gure hitzak». El cantante se pasea en barca entre las manos del público, puro color.
Cerca de las 23.00 horas el gran y esperado Manu Chao se suma a la espléndida y multitudinaria fiesta. La banda accede de uno en uno, saludando a Donostia y a los piratas. El cantante salta al escenario y comienza con el -Ya llego, ya llego-, para seguir con -Mr. Bobby- y el ya conocido «uoyoyoyo» que lo coreó toda la playa. «Clandestino» fue otra de las canciones que sonaron con prontitud. Una mujer sube para leer un testimonio desde Gaza llamando a la movilización contra Israel. Al cierre de edición, un dinámico Manu Chao recordaba con sus canciones por qué es un grande y por qué lo sigue siendo a pesar de haber bajado el ritmo de actuaciones. GARA
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

