
Iruñean eginiko agerraldi batean, Iruñerriko herri harresiek datorren azaroaren 8ko mobilizaziorako deialdiaren berri eman dute.
Hitzordua arratsaldeko 17.30ean abiatuko da, Antoniuttitik, eta goiburua «Laranjaz blaitu. Askatasun eta eskubide zibilen alde. Epaiketa politikorik ez. #28akereLIBRE» izango da.
Iruñerriko herri harresiak egin du deialdia, eta Nafarroako gainerako herri harresiei ere gonbitea egin diete zitarekin bat egin dezaten.
«Dei bat da, aktibazio pertsonalerako, elkartasunerako eta konpromisorako, egoera hauek desager daitezen», nabarmendu dute.
Azaroaren 8an, esan dutenez, «milaka pertsona laranjaz blaituko gara 28 gazte horien eta sumario politikoetan auzipetuta dauden guztien askatasuna eskatzeko».
Segiko kide izatea egotzita Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteetatik 9 Iruñerrikoak direla azpimarratu dute.
Maiatzean absolbitu zituzten 40 gazteen kasua aipatu ondoren, epaiketa hau «guztiz zentzugabea» dela argi utzi nahi izan dute, eta gaineratu epai bakarra egon daitekeela: «absoluzioa».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza

