
Asteburuko denboralearen eta datozen egunetarako iragarrita dagoenaren artean, egun lasaiagoa izan zen atzokoa eta, hedabide aunitzek definitu zuten bezala, su-etena eman zuen ekaitzak. Barealdi hori asteburu osoko auzolanari jarraipena emateko baliatu zuten Zallan, baita Kadagua eta Herrerias ibaiek erasandako bertze herri batzuetan ere, Gueñesen eta Sodupen kasu.
Zalla izan zen kaltetuena eta bertako alkateak, Javi Portillok, herritarrei zuzendutako bideo mezuan azaldu zuenez, muturreko egoerak eta tentsio uneak bizi izan zituzten. «Urte askotan Zallako herriak bizi izan duen astebururik gogorrena izan da joan den hau -adierazi zuen-. Azken 40 urteetan ez zen halakorik gertatua. 1983ko uholdeak askoz txikiagoak izan ziren gure herrian. Edozein modutan, argi dut: honetatik aterako gara, denok elkarrekin».
Ildo honetan, elkartasuna goraipatu zuen eta minarekin eta frustrazioarekin batera, palak eta botak hartuta jende pila bat blai eginda orduak eta orduak auzolanean ikusteak sortu dion emozioa aipatu zuen. Azpimarratu zuenez, eurei esker orain Zallako kaleak ikusi eta ez du ematen ostiralean putzu handi bat zirenik. Elkartasunaren erakusgarri da bizilagunek kaltetuei 40 etxe baino gehiago eskaini izana ere.
Atzo oraindik hondamendiaren balantze ekonomikoa egiten ari ziren, baina bazekiten zerrenda luzea eta garestia aterako dela. Etxe batzuetan metro eta erdiko altuera hartu zuen urak eta familia batzuek ondasun guztiak galdu dituzte.
Alkateak zehaztu zuenez, Zallako erdiguneko eta Arangureneko (azken hau izan zen ibaia atera zen lehen puntua eta ez da lehen aldia) lonja gehien-gehienak kaltetu dira. Udal instalazioei dagokienez, galera mingarrienak egin berri diren inbertsioei eragin dietenak izan dira. Duela bi urte berritutako belar artifizialeko futbol zelaia aipatu zuen, uholdeek erabat suntsitua.
Agertu zuenez, «beharrezkoa da arrazoi teknikoak azaltzea, nolatan igo den ibaia hainbeste hain denbora gutxian eta zergatik ezin izan den lehenxeago aurreikusi». Bestalde, Aranguren behin baino gehiagotan gune kaltetuena izanik, bertan neurriak hartzeko premia plazaratu zuen. Kontent dago Lakuarekin eta Uraren Euskal Agentziarekin obra hidrauliko batzuk definituko direlako 2.000 biztanle baino gehiagori uholde arriskua kentzeko, eta Arangurenen gauza bera egin beharko litzatekeela uste du.
Atzo arratsaldean Bizkaiko Foru Aldundian egindako bileran, Aldundiak, Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegiko udalek, Lakuak, Gobernu espainoleko ordezkaritzak eta Aseguruen Kontsortzioak «estrategia bateratua» adostu zuten laguntzen kudeaketa errazteko eta lehenbailehen normaltasunera bueltatzeko. Kontsortzioak atzo 16.00etarako 144 eskaera jasoak zituen. Bere estimazioen arabera, 500 espediente inguru egon daitezke Bizkaian eta hiru hilabetetan horietatik %85 ordainduta egotea nahiko luke.
Bizkaiarekin segituz, suhiltzaileek 116 esku hartze egin dituzte azken egunetan ekaitza dela-eta, horietatik 37 ura ateratzeko (20 Zallan). Aldundiak kaltetuei ez kobratzea erabaki du.
Azkenik, euriteek eragindako lur-jausi baten ondorioz, bidaiaririk gabeko tren bat bidetik atera zen atzo goizaldean Iurretan. Euskal Trenbide Sareak agertu zuenez, ez zen zauriturik izan eta arratsaldeko lehen orduetarako martxan zen berriz tren zirkulazioa.
Elurra
Nafarroara salto eginez, hemen ere uholdeen kezka izan zuten atzo, Ebroren emaria hagitz handia zelako, iparraldetik etorritako ur pilaketaren ondorioz. Baina albistea batez ere elurra izan zen. Izabako Oxanea aterpeko langileek GARAri azaldu ziotenez, herrian metro bateko elurra zegoen. Eski estazio guztiak itxita zeuden, baita errepide eta eskola batzuk ere. Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, 500 bat ikasleri eragin zien elurrak eta 3.000 erabiltzaile inguru argirik gabe gelditu ziren. Arratsaldeko lehen orduan bueltatzea lortu zuten Zaraitzun eta lanean segitu zuten Erron eta Aezkoan 1.800 laguni zerbitzua itzultzeko.
Telefonoarekin ere arazoak egon ziren eta Baztan eta Bortzirietan tximista batek emisiorik gabe utzi zuen Xorroxin irratia.
Elurte handiaren ondorioz, atzo Zuberoako hainbat herritan eskolak itxirik egon ziren, esaterako Atharratzen, Larrainen eta Santa Grazin. Errepideen egoeragatik, ikasleen garraioaz arduratzen diren autobusek ezin izan zuten zerbitzua eman. Gaur goizeko seietan egoera baloratu ondoren, Pirinio Atlantikoetako prefekturak jakinaraziko die garraiolariei haurren bila joaterik izango duten.
Lakuako Segurtasun Sailak EAEn uholde arriskuen aitzinean martxan jarritako Larrialdi Planaren 0 egoerari amaiera eman zion eta Zadorraren arroan soilik mantendu zuen alerta, lurraldean pilatutako elurragatik, Ulibarri-Ganboako urtegiaren ur maila handiagatik eta datozen egunetarako prezipitazio iragarpenengatik.
Mañana la nevada puede llegar a la mar
Tras la leve tregua de ayer se prevé que a partir de hoy vuelvan a caer las temperaturas y descienda también la cota de nieve. Por ello, las administraciones siguen «en alerta» y ha hecho un llamamiento a la ciudadanía para que, en los próximos días, extremen las precauciones ante la previsión meteorológica, que pronostica nevadas en cotas bajas para hoy y un desplome de las temperaturas a partir de mañana.
Ante esta situación, el Departamento de Fomento navarro tiene movilizados un total de 70 equipos quitanieves (a los que hay que sumar las máquinas de las concesionarias de las autopistas) y el Ayuntamiento de Gasteiz se ha preparado con un dispositivo de 36 máquinas y 341 personas.
Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa están asimismo en alerta naranja por hielo y nieve. Y el Departamento de Seguridad de Lakua lo estará mañana a partir de las 3.00.
Los pronósticos de Euskalmet indican que diferentes pasos frontales afectarán a Araba, Bizkaia y Gipuzkoa dejando precipitaciones en forma de nieve en cotas bajas, especialmente mañana y el jueves. La situación del nordeste favorecerá que las precipitaciones sean más cuantiosas en Bizkaia y al oeste de Araba, mientras que el frío será algo más intenso en Gipuzkoa y al este de Araba.
Según esta agencia, como consecuencia de las altas presiones en el Atlántico y las bajas presiones en el continente, la situación se caracterizará, además, por la llegada de una masa de aire polar con vientos del nordeste, conocido coloquialmente como «viento francés».
Tras una subida transitoria de la cota de nieve ayer, hoy volverá a bajar hasta situarse en torno a los 300-400 metros. Mañana, jueves y viernes la cota podría llegar hasta la mar, situándose a 0-100 metros.
Las precipitaciones en forma de nieve en cotas bajas podrían se relevantes mañana y jueves, jornadas en las que se producirán chubascos moderados acompañados de tormentas y granizo.
Las precipitaciones previstas para estos podrían superar los 30 milímetros en puntos de la vertiente cantábrica, traduciéndose en espesores máximos de 5-30 centímetros a cotas medias y altas y en el entorno de 2-15 centímetros en cotas bajas.
En opinión de Euskalmet, las temperaturas serán muy frías con máximas que pueden rondar los 0-5 grados positivos en el litoral y los 0 ºC en el interior. Las mínimas se situarán en torno a los 0 ºC en el litoral y en torno a los 0/-5 ºC en el interior.
A la vista de los pronósticos, el día más frío podría ser el viernes, con valores que se situarían por debajo de los 0 ºC durante todo el día en el interior y ligeramente por encima de los 0 ºC en el litoral. GARA
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

