
Astelehen honetan aurkeztu dute Unicon 18, Donostian, 2016 egitasmoaren harira, ospatuko den munduko monoziklo txapelketa. Bertan izan dira, besteak beste, kirol honetako munduko txapelduna den Scott Wilton, IUF federazioko presidentea eta Orekan Bizi Naiz elkarteko ordezkariak.
Azken elkarte honek antolatu du ekimena, Donostia 2016ren babesarekin. Hala, munduko monoziklistarik hoberenak elkartuko dira Gipuzkoako hiriburuan, 2016ko uztailaren 28tik abuztuaren 7ra bitartean. 36 herrialde ezberdinetatik etorriko dira ekimenean parte hartuko duten 2.500 monoziklistak.
Txapelketa hau aurrez New York, Tokio, Pekin, Zelanda Berria, Quebec, Dolomitak eta Montrealen antolatu da eta, ondorioz, Donostiara ekartzea «lorpen handia» izan dela nabarmendu dute antolatzaileek.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
