NAIZ

Patrick Perrier Aviron Bayonnais errugby taldeko jokalari ohia zendu da Bidarrain

Gaur goizean Bidarrain 10.00ak aldera aurkitu dute hilik Aviron Bayonnais errugby taldeko jokalari ohia zen Patrick Perrier. Asteartean ibilaldi bat egitera joan zen herri horretara; bere gorpua 15 metroko labar baten azpian aurkitu dute.

Aviron Bayonnais talden jolasten zuen garaiko argazkia. (abrugby.fr)
Aviron Bayonnais talden jolasten zuen garaiko argazkia. (abrugby.fr)

Goizeko 10.00ak aldera aurkitu dute Bidarrain Aviron Bayonnais errugby taldeko jokalari ohi Patrick Perrieren gorpua. Atzo Bidarraira joan zen ibilaldi bat egitera, Kazetak adierazi duenez.

Arratsaldeko 17.30ean desagertu zen eta atzoko 22.00ak arte hogei bat pertsona bilaketa lanetan aritu ziren. Suhiltzaileek, jendarmeek eta mendiko sorospen taldeek gaur goizean 08.00ak aldera bilaketa lanak berriz abiatu dituzte eta labar baten azpian aurkitu dute 58 urteko gizonaren gorpua.

Perriek Aviron Bayonnais taldean jokatu zuen, 1980ean Yves de Manoir txapelketa irabaziz eta 1982an Frantziako txapelketako finalista izan zen. Frantziar selekziorako selekziorako 4 aldiz hautatu zuten, eta 1982an Bost Nazioen Torneoa jokatu zuen. Aviron Bayonnais taldeak bere webgunean ohar batean doluminak eman dizkio bere familiari.

Azken egunetan Bidarrain hil den bigarren kirolaria da Perrier, joan den uztailaren 18an Alain Mateo bihotzekoak jota hil ondoren.