
Burkina Fasoko iraultzak Compaore kendu zuen kargutik eta trantsizio prozesu bat jarri zuen abian, datorren urriaren 11n hauteskundeak egiteko. Gainera, 2014ko urriko mobilizazio haiek oso kontuan hartu zituzten Afrikako beste herrialde batzuetako giza mugimenduek, tankerako arazoei (betikotu nahi duten agintariak) aurre egin behar zietelako.
Burkina Fasotik zetorren itxaropenaren argia itzali egin dute, ordea, RSP Presidentearen Segurtasunerako Erregimentuko militarrek.
Asteazkenean, behin-behineko Gobernua bilera bat egiten ari zela, kolpistak sartu ziren egoitzara eta Michel Kafando behin-behineko presidentea, Isaac Zida lehen ministroa eta beste bi ministro bahitu zituzten, lekuan zeuden emakume guztiak askatu eta gero. Atzo goizean kolpistek iragarri zieten herritarrei azken urtean sortutako erakunde guztiak, Gobernua barne, deseginda geratu direla, eta beraiek sortutako Demokraziaren Kontseilu Nazionalak zuzenduko duela hemendik aurrera herrialdea, beraien gustuko izango diren hauteskundeak egin arte.
Herritar asko kalera irten ziren protesta egitera, orain urtebete bezala. Ondorengo borroketan gutxienez manifestari bat hil zuten militarrek.
Analista batzuek nabarmendu dute Kafandoren gobernuak duela gutxi onartu duen hauteskunde lege berria dagoela kolpisten erabakiaren atzean, Compaoreren aldekoei bozketetara aurkezteko aukera ukatu egiten baitzaie. Horixe argudiatu dute kolpistek: beraiek inor baztertuko ez duten hauteskundeak antolatuko dituztela.
Compaore Thomas Sankara garaiko presidentea hil zuen estatu kolpeari esker iritsi zen kargura, 1987an.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

