NAIZ

Preso eta iheslariak gogoan izan dituzte Intxorta gainean

Ehun lagundik gora Intxorta gainean batu dira eta euskal preso eta iheslariak gogoan izan dituzte bertan burututako ekitaldian.

Intxorta gainean egindako argazki jendetsua.
Intxorta gainean egindako argazki jendetsua.

Salda beroak, alboka hotsak eta sagardoak giroa berotu dute eguraldi txarrari aurre eginez, preso eta iheslariak gogoan Intxorta gainean burutu duten ekitaldian.

Horren ondoren, Elgetako kaleetan triki-kantu poteoan aritu dira.