Ohar bidez, ELA sindikatuak bere afiliatuei dei egin die Sarek eta Bagoazek hilaren 9an Bilbon eta Baionan antolatu dituzten manifestazioaetan parte har dezaten.
Sindikatuaren aburuz, «onartu ezinezkoa da borroka armatua aldebakarreko erabakiz uztea erabaki eta lau urte luze igarota, Euskal Herriaren aurkako estatu-ituna sostengatzen duten indar politikoek espetxe politika humanizatzeko eta demokratizatzeko urrats bat ere eman ez izana».
Hori dela-eta, ELAk adierazi du bat datorrela deialdiaren mezuarekin, hau da, «beharrezko diren hari pertsona, sozial eta politiko guztiak batu egin behar direla dispertsioarekin eta euskal presoei zein hauen senideei ematen zaien tratu ankerraren harriak mugitzeko».