NAIZ
BILBO

Lau pertsona identifikatu dituzte Bilbon, martxoaren 8aren inguruko pintadak egiteagatik

Bilbobuseko sei autobusetan martxoaren 8arekin lotutako margoketak egiteagatik lau pertsona identifikatu ditu Bilboko Udaltzaingoak.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, goizeko 7.14 aldera 28, 58, 22, 75, 58, 85 eta 27 lineatako zazpi autobusi margoketak egin dizkiete Altamiran, Ibenin eta Betolazan.

Udalak sabotajea gaitzetsi du eta «hiritarren zerbitzurako dauden ondasun publikoen» aurkako erasoa kondenatu du.