
«Azken legealdian bakarrik 3.000 lanpostu galdu izanak eragin zuzena dauka osasun sistema publikoak herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatean», adierazi du EH Bilduren Arabako zerrendaburu den Miren Larrionek gaur Gasteizko ospitalaren aurrean egindako agerraldian.
Honen aurrean, «Osakidetzan dauden hutsuneak betetzeko» 3.000 lanpostu berri baino gehiago sortzea proposatu du EH Bilduk. «Horrez gain, profesionalen eskaini beharreko zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, beharrezkoak diren inbertsioak egingo ditugu. Kalitatezko enplegua sortzeaz gainera, lehentasunezkoa den helburua beteko dugu horrela: gizarte hau osatzen duten pertsonak kalitatezko arreta jasotzea», adierazi du Larrionek.
Osakidetzaren egoeraren diagnostikoa egin eta osasun arreta publikorako bere proposamenak aurkeztu ditu koalizio independentistak. Larrionek gogora ekarri du Osakidetza dela «herri honetako enpresa handiena», 25.000 langilerekin eta, gainera, «funtsezko funtzioa daukala: pertsonen osasuna zaintzea».
Rebeka Ubera hautagaiak, bestetik, Iñigo Urkulluren legealdiaren kudeaketa kritikatu du: «Profesionalen lanaren bitartez hamarkadetan eraiki den Osakidetzaren izen ona galtzen joan da Urkulluren legealdian. Kontrakoa erakutsi nahi diguten arren, murrizketak izan dira, itxaron zerrendan handiagoak dira, lanpostuak galdu dira, lan baldintzen prekarizazioa askoz handiagoa da…Eta horrek eragin zuzena izan du herritarrei eskaini beharreko osasun arretan», azpimarratu du.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
