
«ETAren terrorismoaren bukaera errealitate bat da. Egun, belaunaldi gazteagoentzat, aspaldiko eta urrutiko zerbait da. Zenbatetan esan dugu ezin diegula gure seme-alabei ondare hori utzi. Hori dagoeneko lortu dugu». Horiek izan dira Iñigo Urkulluren lehendabiziko hitzak Tolosako Agiritegi Historikoan egindako ekitaldian.
Bertan, besteak beste, «Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berria» proposatu du. Erran duenez, bizikidetza integratu eta integratzailea sustatzea da asmoa, eta «ETAren amaieran burutu gabe geratu den agenda kudeatzea», «amaiera ordenatua, oroimenduna» xede.
Agenda honen bidez «ezberdinen arteko bidea zabaltzea» bilatzen da, betiere «iraganaren memoria kritikoa» eginez. «Ez dago bizikidetza etorkizunik edo adostasun sozialik begietara zuzenean begiratzeko gaitasunik erakusten ez bada», baieztatu du.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
