
‘Beste’ aukeran agertzen den %51,3 hori alderdi nagusien artean baino bestelako zalantzak dituztenen portzentajea da: baliogabea, abstenitu, zurian, ez daki edo ez du erantzungo... (AZTIKER)
Aztiker soziologia ikerguneak zalantzatien inguruan kokatu du boto estimazioaren fokua, Asier Etxenike soziologoak 2012ko datuekin alderatu ditu iganderako zer boto eman zalantzan direnen asmoak eta askori harrigarria egingo zaion arren, lehen datua da antzeko kopurua dela dudan dagoena. CIS etxeak orduan eta orain egindako bi inkesta alderatu ditu bere lanean eta bertan ikus daiteke %29,3 zegoela zalantzan orain lau urte eta orain %29,4 direla, hamarreko bat gora, soilik, beraz.
Zalantza noren artean duten, hori bai, hori aldatu da. Orain lau urteko hauteskundeetan zalantza gehien EH Bildu eta EAJren artean zituen jendeak, kanpaina ere hala garatu zen, bi indarren irabazteko aukeraren bueltan jardun baizuen askok. Asko jaitsi da portzentaje hori, %13,2tik %8,2ra. Antzeko neurrian jaitsi da EAJ eta PSEren artean zalantzan zirenena ere, %13tik %9,1era.
EAJ eta Elkarrekin-Podemos dira zalantzan diren botoemale gehien inguratzen dituztenak, eta bien artekoa da zalantza handiena, %12. Oso gertu Podemosen eta EH Bilduren artean zalantzan direnen portzentajea, %11,2. Esanguratsua da PSE eta Pili Zabalaren hautagaitzaren artean zalantzan direnen portzentajea ere, %6,5ekoa baita.
EH Bilduren kasuan, beraz, zalantza gehien dutenak Podemos eta koalizio independentistaren artean kokatzen dira eta dezente beherago EAJrekiko.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
