
Turkiako Poliziak Nihat Akdagon HDPko parlamentaria atxilotu du eta beste hiru «ihesean» daudela gaineratu du Numan Kurtulmus lehendakariordeak. Kurtulmusek atxiloketak defendatu ditu «bai atxiloketa, bai prozedura 100% legala» dela argudiatuz.
«Konstituzionala da, are gehiago, behar konstituzionala da», gehitu du. Bere hitzetan, kasua «epaitegien esku dago, eta politikariek ez dute esku hartu behar».
Bestetik, hauteskundeak aurreratzeko aukera baztertu du, nahiz eta legearen arabera HDPk Parlamentuari uko egin eta gero hala izan beharko litzatekeen. Legearen arabera, Parlamentuko eserlekuen %5a hutsik badago (hau da, 550 etik 28), hauteskundeak deitu behar dira. Eta HDPk 59 ditu.
«Ez dut uste. HDPko parlamentarien erabakia da legebiltzarrean agertu edo ez. Herriaren erabakiaren ondoren iritsi ziren Parlamentura, eta hau errespetatu beharko lukete», adierazi du Kurtulmusek.
Gaurko atxiloketarekin, HDPko bi buru, Figen Yuksedag eta Selahattin Demirtas, eta beste 12 parlamentari atxilotu dituzte.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

