
Aurten asko aurreratu du Txinako espazio egitasmoak, baina orain beste urrats bat egin nahi du Asiako herrialde erraldoiak eta atzerriko lankideen bila dabil, Gobernuak argitara eman duen Liburu Zuriaren arabera. Datozen bost urteetan egin beharrekoak zehazten dituen dokumentuak esplikatzen du helburuen artean Marte planetara iristea dagoela: lagin geologikoak hartu eta Lurrera ekarriko dituzte. Marteren orbita ikertzeko ere erabiliko lukete misio hori. Baita Jupiter planetarena eta asteroideena hobeto ezagutzeko ere.
Ilargira joateko bi misio diseinatu dituzte. Lehenengoa, Chang E-5, 2017a amaitu baino lehen jarriko dute abian eta laginak hartu eta ekartzea izango litzateke helburua. Bigarrena, Chang E-4, anbizio handiagoa da, eta, dena ondo ateraz gero, 2018an Ilargiaren alde ezkutura iritsiko lirateke txinatarrak. Azken misio horren helburu nagusia telekomunikazioak aztertzea da, irrati seinalerik gabeko gunea aurkituko dutelakoan baitaude. Espazio estazio propioa ere eraiki nahi dute.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
