Eskoziak ez du bigarrenez independentziaren aukera bozkatuko, sartu berri garen 2017 honetan behintzat. Hala iragarri du herrialdeko lehen ministro den Nicola Sturgeonek STV telebista kateari eskaini dion elkarrizketan.
Gaineratu du, baina, bigarren independentzia erreferenduma deitzearena mahai gainean jarraitzen duen aukera dela, eta Brexitari eta honen ondorioei erreparatu die horretarako: «Bigarren erreferendumak mahai gainean jarraitu behar du Eskozia Brexit ‘gogorrera’ bideratua izan ez dadin».
«2014ko erreferendumean esan zitzaigun Eskoziaren independentziaren aurka egitea zela Europar Batasunean jarraitzeko berme bakarra baina, egun, Eskoziaren ahotsa eta iritzia zanpatzea baino ez du nahi Gobernu britainiarrak», gaineratu du.
Londresko Gobernuaren jarreraren aurrean Eskoziaren interesak babesten jarraituko duela ziurtatu du Sturgeonek, horretarako plan bat aurkeztu berri dutela azpimarratuz.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza
