(Goiko bideoan Ikuska 2-ren sekuentzia bat)
Joseba Elosegi ageri da Ikuskaren 2. laneko lehen sekuentzian, frentetik Gernikara joan zireneko unea gogoan. Pedro Oleak euskal zinemaren hastapen izan zen Ikuska sailerako egindako lana da ‘Gernika’ eta 21.00etatik aurrera naiz.eus/ikuska helbidean izango da ikusgai.
14 minutuko lanean 1937ko apirilaren 26 hartan Gernikan ziren hainbat herritarren testigantzak jaso zituen Oleak orain ia 40 urte ekoitzitako lan honetan. Inguruko baserrietatik hegazkinen iritsierarekin izutu zirenena eta herrian bertan ziren gordelekuetan bonbetatik ihesi izan zirenena.
Ikuska, euskal zinemaren aitzindari
Ikuska saila 1979 eta 1984 artean euskal zuzendari talde batek egindako lana da, Antxon Ezeizaren koordinaziopean. Garai hartako Euskal Herriaren erradiografia egin zuten 21 dokumentaletan. Guztira 15 zuzendarik parte hartu zuten euskal zinemaren hastapen honetan. Ezeizak korrdinatutako lanean Javier Aguirresarobe aritu zen argazki zuzendari gisa. Oleaz gain, Imanol Uribe, Montxo Armendariz, Mirentxu Loyarte, Jose Luis Egea, Anton Merikaetxebarria, Xabier Elorriaga, Koldo Izagirre, Juanba Berasategi, Koldo Larrañaga, Jose Julian Bakedano, Iñaki Eizmendi, Juan Miguel Gutierrez eta Pedro de la Sota aritu ziren zuzendari lanetan.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

