
Frantziako presidentea hautatzeko bigarren itzulirako kanpaina erabat astindu du Marine Le Pen Front National alderdiko hautagaiak. Emmanuel Macroni aurrea hartu dio, non eta lehiakide sozial-liberalaren jaioterrian, Amiensen, Whirlpool enpresa itxi eta Poloniara eramatearen aurka greban dauden langileei bisita eginez. Langileek «Marine presidente!» oihuekin hartu zuten. Macron agertu zenean, ordea, txistuak eta irainak nagusi. Maiatzaren 7rako oraindik faborito denak ez zuen argudio bat bera ere grebalarientzat, deslokalizazioak bultzatzen dituen globalizazioaren defendatzaile amorratua delako. Ezkerrak, ordea, Le Penen gezurra agerian uzteko argudioak izan behar lituzke dagoeneko, aspaldikoa delako eskuin muturrak langileen haserrea kalkulu politikoen mesedetan erabiltzea. Hor dago gakoa. Dialektikan eta kontraesanak agerian uzten maisu behar lukeen ezkerrak nostalgiaren altzoan harrapatuta jarraitzen duelako, lo ez dagoenean.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
