17 urteko emakume batek sexu erasoa jasan duela-eta salaketa aurkeztu du Zarauzko ertzainetxean, Lakuako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Erasoa gaur gauean izan da, antza denez hondartzan. eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
Udalaren bozeramaileen batzordeak bilera egin du eta erasoa «irmoki» gaitzetsi du. Emakumearenganako errspetua eskatu du, «bere irudia eta intimitatea zaindu beharra dagoelako», eta bere esku jarri ditu Udalaren baliabideak, «indarkeria matxistaren aurrean tolerantzia zero politikaren baitan».
Horrekin batera, emakumeari babesa eta elkartasuna adierazteko eta erasoa salatzeko bihar 12.00etarako elkarretaratze isila deitu du udaletxe aurrean.
Zarauzko mugimendu feministak ere oharra kaleratu du eta erasoa jasan duen gazteari babesa eta laguntza eskaini dizkio. Duela egun gutxi beste sexu eraso bat izan zela gogora ekarri du eta zera nabarmendu: «Eraso hauekin izutu, zokoratu eta eremu publikoetatik atera nahi gaituzten arren, argi esan nahi dugu ez dutela lortuko, espazio publikoa gurea ere badela aldarrikatzen eta borrokatzen jarraituko dugu». Dei berezia egin die herriarrei borroka horretara batu daitezen.
Babes katea igandean
Mugimendu feministak, ohar baten bidez, gogor gaitzetsi du gertatutakoa eta, eraso sexistek «lekurik ez dutela» adierazteko, «babes katea» osatuko dute igandean, 12.00etan, Munoa plazan.
Udalak biharko deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia ere egin dute, «salaketa ekimen oro baita beharrezkoa».

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

