Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak gaur inauguratuko du Zamakola haurreskola barne hartuko duen eraikin berria. Abusuko Zamakola Juan Delmás ikastetxe publikoaren ondoan dago kokatuta eta eraikin berri honen inaugurazioarekin bikoiztu egingo da haur-hezkuntzako eskaintza 0-2 urtekoen zikloan, 21 plazatik 42ra pasatuta.
Udaletik bidalitako oharrean azaldu dutenez, Zamakolako haurreskola egitea auzotarrek eskatu zuten eta, horregatik, hiru solairuko eraikin berria egitea erabaki zen ikastetxe publikoaren ondoan.
Hemendik aurrera, Abusun lau gela egongo dira, horietako bi 0-1 urteko umeentzako 16 plazarekin eta beste gela bi 1-2 urtekoentzako 26 plazarekin.
Haur eskola berriarekin 2017/2018 ikasturterako eskaintza 628 plazakoa izango da Bilbon. Emandako datuen arabera, 0-1 urtekoen geletan 202 plaza izango dira. 1-2 urtekoen gelentzat berriz, 426 plaza izango dira.
Zamakolako haurreskola Bilboko zortzi barrutietan dauden beste 14 haurreskolei gehituko zaie. Ostiralean inauguratu zen Sánchez Marcos haurreskola. Haurreskolak Partzuergoak kudeatzen ditu, baina gelak eta gainerako instalazioak eraikitzea, horien mantentze-lanak egitea, zaintzea eta garbitzea Udalari dagokio.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
