
«Agur eta ohore Belen!» dioen kartela eta Gonzalez Peñalbaren irudiaren ondoan bildu dira gaur eguerdian Sortu, LAB eta Ernairen ordezkariak, heriotza honek eragin dien samina adierazteko eta agur ekitaldia deitzeko. Hurrengo asteko igandean izango da, hilaren 26an beraz, Lazkaoko plazan, bere jaioterrian.
Guztien izenean, Elena Belokik eta Oihana Garmendiak bere ibilbide politikoaren zertzelada batzuk eman dituzte. Mapa zabala du horrek: Euskal Herria, Aljeria, Mali, Dominikar Errepublika, Estatu frantseko eta espainoleko kartzelak... Hari komuna «burujabetzaren» aldeko borroka dela esan dute, hiru zentzutan ulerturik: «Langileen burujabetza, emakumeena eta herriarena».
Gaixorik dauden presoen egoera konpondu
Belen Gonzalez oraindik preso zegoela (espetxealdi arinduan) ez dute bazterrean utzi ezker abertzaleko ordezkariek. Eta honi erreparatuta, gaixorik diren euskal presoen egoera behingoz konpontzeko beharra nabarmendu dute, horretarako ibilbide-orri adostua lortzearen garrantzia erantsiz. «Harresien artean joaten ari zaie bizitza, etxean nahi eta behar ditugu», adierazi dute Sortu, LAB eta Ernairen ordezkariek Donostian egin duten agerraldian.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

