
San Tomas azoka egunean, 15 gaztek eskuorriak banatuko dituzte jaigunera sartzen den jende guztiaren artean. Jaigunerako sarbideetan jarriko dira banatzen: Areatzara Zingira kaletik (Udaletxe aldea) sartzeko lekuan; Areatzako zubian; eta Erribera kalean, Arriaga Antzokiko atzeko aldeko tranbiaren geltokiaren parean. Metroaren Zazpi Kaleetako geltokiko irteera bietan ere jarriko dira.
Ahalik eta pertsona gehienengana heltzea da asmoa eta eskuorri horren bidez San Tomas eguneko jai giroan euskaraz ondo pasa dezatela.
Jendeari lehenengo urratsa ematera bultzatu nahi du Udalak kanpaina honekin eta euskaraz dakitenek euskaraz egin dezaten.
Kanpainaren leloa hurrengoa da: «Santo Tomas azokan ere… lehenengo berba euskaraz…».
Eskuorrian hainbat maitasun esapide ere (pitxin, laztana, kuttun, bihotza…) proposatzen dira edo azokako berbak jasotzen dituen hiztegitxo bat.
Eskuorria gordetzeko eta etxera eramateko pentsatuta dago. 2018aren hasieran lehenengo berba ere euskaraz egiteko proposamena luzatzen dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

