
Bruselan hasiko da 2019ko Tourra. Datorren urtean 50 urte beteko ditu Eddy Merckx belgikarraren lehen garaipenak, eta modu honetan omendu nahi izan dute. Gaur Bruselan bertan egindako agerraldian, Tourreko zuzendari den Christian Prudhommek iragarri du. Tourra bertatik abiatuko den bigarren aldia izanen da, 1958ko edizioaren ostean.
2019ko Tourra 192 kilometroko etapa lau batekin hasiko da, Bruselan hasi eta amaituko dena. Etapak Flandria eta Valonia zeharkatuko ditu, txirrindularitzaren leku seinalatuetako batzuk bisitatuz. Besteak beste, Flandriako Tourraren istorioa idatzi duten Kapelmuur edo Bosberg. Hala ere, helmugatik urruti egonen dira. Etapa ere Woluwe-Saint-Pierre herritik pasako da. Bertan jantzi zuen lehen aldiz maillot horia Merckxek. Bertatik Bruselara itzuliko dira eta esprintean amaitzeko aukera handiak daude.
Hurrengo egunean, bigarren etapan, sailkapen nagusirako lehen aldeak ikusi ahal izango dira. 28 kilometroko taldekako erlojupekoari aurre egin beharko diote-eta Bruselan bertan. Hiriko puntu garrantzitsuenak bisitatuko ditu bigarren egun honek eta Merckx bera izanen da maillot horia jartzeko ardura izanen duena.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
