Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako deitu duen planto eguna antolatzeko makina bat asanblada, ekimen eta jardunaldi egiten ari dira han eta hemen. Irudimena lagun, greba feministari musika banda ipini guran hamaika abesti, kanta eta bideoa aurkitu ditugu sare sozialetan.
Gaurkoan ostera, gurean tradizio handikoa den abesti baten bertsio batekin gatoz. ‘Aita-semeak’ euskal abesti herrikoi ezagunaren bertsio honek ama alabak grebara deitzen ditu. Ez dugu ezagutzen norena den bertsio berria baina asteburuan zehar, whatsapp moduko sare sozialetan bolo bolo ibili da. Txantxangorria atari digitalak karaoke gisa hedatu du dagoeneko bertsio berria.
Hona hemen Emakumeok* Planto! zigilupean zabaldu den letra.

Lehengo astean zenbait abesti, doinu eta bideoen bildumatxo bat egiten ahalegindu ginen. Guk bildutako abestiez gainera, beste hainbat doinu aurki daiteke Emakumeok* Planto! atariak Grebaren Donuei eskainitako atarian.

3 de Marzo: 50 años después el pueblo de Gasteiz se une contra el olvido y la impunidad

La memoria del 3 de Marzo se mantiene viva en Zaramaga y clama por conocer toda la verdad

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

Martxoak 3, mende erdia igarota Gasteizko herriak ahantzi ez duen eguna
