
Donostiako Gure Esku Dagok agerraldia egin du gaur goizean, galdeketa egiteko sinadura bilketaren berri emateko. Azaldu dutenez, 9.545 sinadura bildu dituzte, aurreikuspenak gaindituz. Kontsulta egiteko herritarren %2aren atxikimendua behar izaten da eta GEDk %5era igo zuen langa hori, ahalik eta bermerik sendoenarekin egiteko galdeketa. Bada, langa hori pasatzea lortu du eta zorionak eman dizkie donostiarrei. Ibon Rosalesek euskaraz eta Maria Luisa Sanchezek gaztelaniaz azaldu dutenez, inurri lan oparoa izan da, auzoz auzo, eragilez eragile osatua.
Lehen baldintza gainditu eta gero, adosgune bat osatuko dute, galdera guztien artean erabakitzeko. Galdera «argia, ulerterraza eta inklusiboa» izan dadin saiatuko dira.
Galdeketa egingo duen lehen hiriburua izango da Donostia. «Erronka ederra eta handia» da, eta ez dira bakarrik egongo. Agertu dutenez, Irunen ere bidea urratzen ari dira eta topo egingo dute, baita galdeketaren egunean ere, azaroaren 18an.
Aurretik beste hitzordu garrantzitsu bat izango da, ekainaren 10eko giza katea. Donostiak 8 kilometro egingo ditu eta ekitaldiak kontsultarako indarrak biltzen lagunduko du.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
