
Gaindegiak azaldu duenez, 2018ko hirugarren hiruhilean, Euskal Herriko langabezia tasa %9,29koa da. Langabezia %0,55 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz.
INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasaren jaitsiera oso nabarmena eman da Araban, 3.900 pertsona gutxiagorekin (%2,54), guztira 12.500 lagun zenbatuta. Langabezia-tasa %7,99koa da herrialdean. Bizkaian, berriz, 4.600 langabetu gutxiago daude eta honek langabezi tasaren %0,75 eko jaitsiera suposatzen du. %10,88an kokatu arte. Nafarroan, era berean, 1.000 langabetu gutxiago daude. Osotara, 30.300. Tasa %9,65koa da, azken hiru hilabeteetan %0,28 jaitsi eta gero.
Gipuzkoan, aldiz, langabezia-tasa igo egin da azken hiru hilabeteetan, INEren datuen arabera. 100 langabetu gutxiago dauden arren (25.700etik, 25.600era), langabezia-tasa %0,20 igo da, %7,55ean kokatu arte.
Ipar Euskal Herriko datuak batean eman ditu Gaindegiak. Urteko hirugarren hiruhilean 200 langabe gutxiago daude, 10.200 batuta. Tasa, aldiz, %7,56an kokatu da, %0,10 jaitsi eta gero.
Herrialde guztietan, langabetuen bolumena gutxitzearekin batera biztanleria aktiboa ere gutxitu egin da azken hilabetae hauetan.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du Miribillan bildutako euskararen komunitateak
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
