Durangoko Azokak aurtengo edizioko iragarkia aurkeztu du gaur. Iragarkia Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako kartelean oinarrituta dago, eta, animazioaren bidez, Landako Guneko mugimenduak irudikatu nahi ditu. Orrialdeak pasatzen, jendearen joan-etorria, sortzaileen sinadurak, bisitarien besarkadak... Azokaren aniztasuna jaso eta zabaldu nahi du beraz, iragarkiak.
Miren Amuriza eta Oier Guillan dira iragarkiaren narratzaileak. Euren hitzekin batera, Landakon entzuten diren soinuak agertzen dira, bestelako musikarik gabe.
«DA! asko dira» lelopean, Durangoko Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko du abenduaren 5etik 9ra. Durangoko Azokaren 53. edizioa izango da aurtengoa eta azokako aniztasuna izango da, beraz, edizio honetako ildo nagusia.
Txakur Gorria sormen kolektiboak egin du aurtengo kartela. Ane Labakak, Nerea Ibarzabalek, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek osatzen dute kolektiboa.
Aniztasun hori ere presente izango da Azokako egitarauan: kontzertu handiak eta intimoak, antzezlan luzeak eta mikroantzerkiak, proiektu ezberdinen aurkezpenak, kultura digitala, film-emanaldiak, umeentzako tailerrak... Eta askotarikoak dira Azokan topa daitezkeen produktuak (nobela, saiakera, poesia-liburu, komiki, disko, binilo, ikus-entzunezkoak...)

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
