
EH Bilduko ordezkari den Marian Beitialarrangoitiak Felipe de Borbonen adierazpenak baloratu ditu gaur goizean Hernanin. «Erregeak argi utzi zuen zer ordezkatzen duen. Galizarrei, kataluindarrei eta euskal herritarrei gure eskubideak, gure erabakitze eskubidea, ukatzea helburu duen marko konstituzionala ordezkatzen du».
Era berean, gazteak, emakumeak edo pentsionistek bizi duten errealitatetik «oso urrun» agertu zela kritikatu du. «Emakumeok bigarren mailako herritar hartzen gaituen sitema kapitalista eta patriarkala ordezkatzen du» gehitu du.
Espainiar erregeak egin zuen Konstituzioaren defentsa ere ezbaian jarri du. «Elkarbizitzaz hitz egin zigun konstituzioa eskutan. Gure eskubide zibilak ukatzen dituen kosntituzioa. Agortuta dagoen marko bati eusten dio. Marko horretan gotortuta dago. Ez dago marko hori ere betearazteko inongo borondaterik. Transferentzien kontua da horren adibide», adierazi du.
Horregatik, haustura baten beharra defendatu du Beitialarrangoitiak. «40 urte ondoren, 78an eman ez zen haustura beharrezkoa da. EH Bilduk, horren aurrean beste etorkizun bat eraikitzeko erantzunkizuna hartzen du. Elkarbizitza askatasuna, justizia soziala eta berdintasuna oinarri izango dituen beste etorkizun bat».

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»


