Ostiralean nazioartean deitua zegoen klima grebaren inguruan hainbat ekintza antolatu dituzte Ipar Euskal Herrian. Horren baitan, atzo 1.400 ikasle bildu ziren Baionan, manifestazioan. Gaur, berriz, Bizi! plataformak antolatutako klimaren aldeko martxan 1.200 persona inguru elkartu dira Angelun, antolatzaileen arabera. Klimaren aldeko diskurtso handien eta ekintza zehatzen arteko arroila gaitzetsi dute bertan. «Klima: solas ederrak utz, ekin!» lemapean abiatu dira bidean bestelako leloak zabalduz.
Barth Camedescasse bozeramaileak gogorki salatu du Macron presidente frantsesaren gaur egungo politika klimatikoa Pariseko Akordioaren ibilbidearekin bateraezina den norabidean kokatzen delako . «Infernu klimatikorak kondenatzen gaitu», esan du. «Gure munduak ezagutuko du "Grande America" kargaontziaren ber zortea ez baldin badugu berehalako aldaketa masiboen egiteko kuraia eta adimendua», adierazi du.
Era berean, bede kidea den Elise Diletek «erresistentzian sartzeko» deia luzatu du. «Solas ederrek ez dute balio, bakarrik zuen ekintzek, zuen erabaki zehatzek. Izan dadin herriko etxeetako hauteskundetan, urte bat barne, edo datozen hilabeteetako mobilizazio eta ekintzetan. Ez dugu deus utziko pasatzen! Gure bizi balduntzak, gure haurren eta haien ondotik etorriko direnen bizi baldintzal dira jokoan, deus gutiago! eta horiek nahi ditugu defendatu, indar eta deliberamendu handiarekin», baieztatu du.
Maiatzaren 25ean klimaren aldeko beste martxa bat izango dela iragarri dute.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
