Iazko Donostiako Aste Nagusian, lehenengo gauean hain zuzen ere, eraso latza gertatu zen Parte Zaharreko Perujuantxo kalean. Neska batekin hizketan ari zela, kolpe gogorra jaso zuen Asier Niebla gazte urnietarrak, buruan. Oso egoera larrian egon zen hasiera-hasieratik eta azkenean urrian zendu zen, 28 urte zituela.
Saminez beterik, senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute igande honetan Bulebarrean, erasoaren lehenengo urtemuga dela eta. Eneko Goia alkateak lagundu ditu, beste askoren artean. Pankartan, mezu hau: «Eraso matxista gehiagorik ez».
Familiak ez du honetaz dudarik. Izan ere, zoritxarreko kolpea jo zion gaztea, Asier Nieblarekin hizketan ari zen neskaren mutil lagun ohia omen da. Jeloskor jokatu zuela ondorioztatzen dute. Eta horrela bada, hilketa matxista gisa hartu beharko luketela uste dute senideek. Bi mutilek, erasotua eta erasotzailea, ez zuten elkar ezagutzen.
Auziaren instrukzioa bukatzear dela dirudi, eta orduan jakingo da zer leporatzen zaion zehazki atxilotuari. Hurrengo urterako espero daiteke epaiketa. Seguruenik, herritarrek osatutako epaimahaia izango du. Urnietako Udalak herri akusazioa bultzatu du, familia lagundu nahiean.
Erasotzailea espetxean da, atxilotua izan zenetik, epaiketaren zain.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
