
Urnietan gogoratuko dute gaur asteartean, beste behin ere, Gurutze Iantzi, irailaren 24 batean hil baitzuten, 1993an hain zuzen ere, Guardia Zibileko koartel batean. EH Bilduk bat egin du oroimen ekitaldi horrekin, eta urtemuga honetan hausnarketa hau utzi du Julen Arzuaga legebiltzarkideak: «Ez da egongo benetako memoriarik Estatuaren terrorismoa baztertuta, egia oro eta ardura guztiak mahai gainean uzten ez diren bitartean».
EH Bilduren askatasun demokratikoetarako idazkari denak gogoratu duenez, «gaur gaurkoz, Guardia Zibilak eragindako ‘infernua’ ez dago ikertuta, Iantziren heriotzaren arrazoiak ez dira agerian utzi, Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Erretratoetan ‘ikerketa gehiago merezi duen’ kasua bezala kontsideratuta dago. Izan ere, herri honetan gatazka politikoaren testinguruan gertatutako egia osoa ezartzeko lana oraindik ez dago egina. Erakundeek biktima batzuei gertatutakoa ‘argitzeko’ ahalegin guztiak eskaintzen dizkien bitartean, beste biktima batzuentzako ahaztura baino ez dago. Are gehiago, errelatoaren guda zoroan, Estatuaren ardura guztiak ukatzeko ahaleginak egiten ari dira, Estatuaren partetik hilketen eta torturaren ‘negazionismoa’ inposatuz».
Iantzi ezker abertzaleko zinegotzia (HBkoa) zela ere gogora ekarri du EH Bilduk: «Familia politikoaren kide gisa, berretsi nahi dugu demokrazia, justizia eta indepentziaren Iantziren aspirazio politikoen alde lanean jarraituko dugula. Horretarako, gaur Urnietan EH Bilduren delegazio bat egongo da familiari eta herriari gertutasuna adierazteko».

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

