
Hemeretzigarrenez egingo dute larunbat honetan (urriaren 26an) Pirinioetako Emakumeen Topaketa, oraingoan Aribeko Aezkoako etxean; «Emakumeak, sarean harremanak sendotzen eneagramarekin» lelopean.
Pirinioetan bizi diren emakumeen «indarguneak ezagutu» eta horiek ahalik eta gehien garatzeko helburua dute antolatzaileek eta, horretarako, eneagrama erabiliko dute, norbere burua ezaugarritu eta garatzeko baliagarria den zirkulu itxurako «tresna» bat. Horrela, bertako emakumeen «sare sendo eta iraunkorra» osatzen saiatuko dira larunbatean.
Egitaraua
Egun osoko egitaraua osatu dute larunbaterako. Hala, gosaldu ostean, eneagramari buruzko hitzaldi batekin hasiko dute eguna jardunaldietan parte hartuko duten emakumeek, Miren Cía entrenatzaile, hezitzaile, formakuntzan aditu eta aholkulariak gidatuta.
Eguerdian, hamaiketakorako tartetxo bat hartu eta gero, aipatu sare sendo eta iraunkorra osatzeko tailer praktikoari ekingo diote –betiere eneagraman oinarrituta– eta, egunari amaiera emateko, bazkal ondotik, “Gerbera Luchadora” antzerkia taularatuko da.
Pirinioetako Emakumeen XIX. Topaketak «eragiten diguten arazoen inguruan hausnartzeko gogoa duten pertsona guztiei» zuzenduta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
