
«80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du», horrela azaltzen dute «Ez, eskerrik asko» dokumentalaren egileek egin duten lana.
Bertha Gaztelumendi da dokumentalaren zuzendaria eta Sabino Ormazabalena izan da jatorrizko ideia eta gidoiaren ardura.
«Dokumental honek asmo bikoitza du: batetik, 23 urteko gazte hau zein zen eta gertakariok nola jazo ziren ezagutarazi nahi du; eta bestetik, Euskal Herrian eta mundu zabalean zentral nuklearren ezarpenaren kontra 79ko eta 80ko hamarkadetan izandako erresistentzia mugimenduaren berri eman nahi du», gaineratu dute.
«Baina dokumentalak deskribatzen duen errealitatean Gladys ez zen izan bortizki hil zen pertsona bakarra. Gazte ekologistaren heriotzaren aurretiazko eta ondorengo gertakariak jaso ditu filmeak eta garaiko euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu soziala irudikatu du.
Bilboko Zinebi festibalean egin dute lehen aurrestrainaldia. Bigarrena Durangon izango da abenduaren 8an 13.30ean Irudienean. Estrainaldia egiteko Donostia hautatu dute.

31 urte eta erdi preso eman ondoren aske da Xistor Haranburu

«Bombas de ETA», «por Vitoria para todo»... Adanero carga contra el parón del TAV

Javier Negre insulta a Mertxe Aizpurua en el Congreso por negarse a responder a los ultras

Cubanos de Miami aplastan discos de Laura Pausini con una apisonadora
