
Joan den uztailaz geroztik gehienez ere 2.500 metro koadroko saltokiak eraiki ahalko zirela ebatzi zuen Lakuako Gobernuak Europako araudiei jarraiki. Alta, Hondarribia kanpoaldean, Zaldunbordan, eraiki asmo duten makro-outletak 28.000 metro koadroko azalera izango du. Bere baitan, ehun denda, gasolindegi bat eta 1.800 ibilgailuentzako aparkalekua izango duela aurreikusten da.
Ingurugiroari egingo dizkion kalteengatik eta inguruko saltoki txikien egoera areago zailduko duelako, Zaldunborda Gelditu plataforma sortu dute. «Komertzioa txikituko du eta lanpostu prekarioak sortu. Gainera, inpaktu handiko mugikortasun erasokor bat sortuko du», salatu du Maria Carrere plataformako bozeramaileak.
Bizilagunek, merkatariek, ostalaritzako langileek eta talde ekologistek osatu dute plataforma berria. Sinadura bilketa abiatuko dutela iragarri du Carrerek, eta egitasmoa Irun eta Hondarribitik landa zabaldu nahi dutela esan du. Bozeramaileak aldarrikatu du Zaldunbordako outleta bezalako zentro «erraldoiek» herriak «basamortu» bihurtzen dituztela, eta aldiz, beraien aburuz, «bizitza herrietan sortu behar da».
Iragan asteko astelehenean merkataritzari buruzko bilkura monografikoa egin zuten Gasteizko Legebiltzarrean, eta Zaldunbordako proiektuaren aurkako ebazpena onartu zen.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
