
Datorren asteazkenean, maiatzaren 13an, ospitaleratutako haurren eguna dela-eta, Euskal Herriko ospitaleetako pailazoen elkarteek dei egin dute haur guzti horiek lagundu eta animoa helarazteko ekitaldi batera.
«Irten zure balkoira 12:00etan eta txalo egin animoak emateko!», adierazi dute ohar baten bidez. Era berean, haurrak ere marrazkiak egitera gonbidatu dituzte. Marrazki horiekin guztiekin muntaia egin eta EAEko ospitaleetako pediatria eremuetara helaraziko dituzte. Hauek helarazteko, Whatsapp bidez 722 614 952 zenbakira bidal daitezke edo traola ezberdinekin sare sozialetara igo: #OspitaleratutakoHaurrarenEguna, #DíaInfanciaHospitalizada, #M13, #Algaraklown, #ExpressYourClown, #Irrikiclown eta #SembrandoIlusiones proposatu dituzte.
Algaraklown, Irrikiclown, Sembrando Ilusiones eta ExpressYourClown elkarteek hartuko dute parte ekimenean. «Irabazi asmorik gabeko erakundeak gara, eta urteak daramatzagu gure autonomia erkidegoko ospitaleetako pediatria arloan laguntza emozionala eta psikologikoa ematen», nabarmendu dute.
«Gure zeregina osasun-laguntza ematea da, umore terapiaren eta emozioen lanaren bidez, adingabeen eta haien familien edo laguntzaileen errekuperazio fisiko, psikiko eta emozionalean parte hartzeko», azpimarratu dute. Jakitun dira «umoreak eta barreak aldartea hobetzen laguntzen dutela, ospitaleratze aldiak eramangarriagoak eginez eta gaixotasunaren bizipenean eta errekuperazio prozesuan eragin positiboa izanez».
Gaur egun, konfinamendu egoeraren aurrean, ezin dute lan hori gauzatu eta, horren aurrean, herritarrak ekitaldi solidario horretan parte hartzera animatu dituzte.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
