
Ohar baten bidez, Gorka Urtaran buru duen Udalak ez duela abuztuaren 4an, jaiak hasiko liratekeen egunean, suziririk botako. Aurrez esana zuten pilaketak ekiditeko toki «sekretu» batetik botako zutela txupinazoa.
«Azken egunotan hainbat ospakizun ikusi ditugu han eta hemen, Gasteizen [Baskoniak Liga irabazi osteko ospakizunetan] eta Euskadiko beste leku batzuetan, eta nola sortu diren jende pilaketak, eta ez diren errespetatu gaixotasunaren hedapena galarazteko beharrezko diren neurriak: ekintza horietan parte hartu zuten pertsona askok ez zuten maskararik erabili eta ez zuten segurtasun distantzia mantendu», adierazi du Kultura zinegotzi den Estibaliz Cantok.
«Hori berriro gerta ez dadin –gaineratu du– abuztuaren 4an suziririk ez jaurtitzea erabaki dugu. Gasteiztarren osasuna zaintzeko egokiena hori dela uste dugu».
Omenaldia osasun langileei
Nolanahi ere, koronabirusak eragin duen krisian egin duten lana eskertzeko osasun langileei egin behar zieten omenaldiari eutsi egingo diote. Zehaztu dute Udala lanean ari dela «jendaurrekoa izango ez den ekitaldi instituzionala antolatzeko».
Era berean, abuztuaren 4an, omenaldia eigngo zaio Zeledoni, Urrezko Zeledon Saria emateko ekitaldian, Principal antzokian.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
