
Grigory Sokolov datozen egunotan Santanderren (abuztuak 14) eta Donostian (abuztuak 16) ematekoa zen kontzertuak bertan behera geratu direla jakinarazi dute, atsekabez, Santanderreko Nazioarteko Jaialdiak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak.
Sokolov maisua bere Italiako egoitzara itzuli zen, espainiar Estatuan konfinatuta egon ondoren, bere Europako errezitalak emateari berriz ere ekiteko. Piano-jotzailea aste honetan zen bidaiatzekoa Santanderreko Jaialdian eta Musika Hamabostaldian jotzeko. Alabaina, atzo arratsaldean Gobernu italiarrak argitaratutako ebazpenak neurri berriak ezarri ditu espainiar Estatutik, beste herrialde batzuen artean, Italiara joaten diren bidaiarientzat. Hori dela-eta, pianista errusiarrak Italian geratzea erabaki du, Santanderreko eta Donostiako kontzertuak bertan behera utziz.
Hamabostaldiko Lagunek beren kontu korronteetan jasoko dute, zuzenean, kontzertu honen sarrerei dagokion zenbatekoa. Bestetik, Internet bidez sarrerak erosi dituzten erosleei zuzenean itzuliko zaie dirua. Azkenik, sarrerak leihatilan erosi zituzten pertsonak quincenamusical@donostia.eus helbidearen bidez edo 943 003170 telefonoaren bidez jarri beharko dira.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
