
East Anglia One itsas-parke eolikoak jada bere osotasunean funtzionatzen du Britainia Handiko uretan, Ipar itsasoan zehazki. Iberdrolak inoiz instalatu duen parke eoliko handiena da. 2.500 milioi librako inbertsioa egin du (2.785 milioi euro, gutxi gorabehera) eta guztira 3.500 langile aritu dira.
102 turbinek osatzen dute instalakuntza eta 714 megawattioko indarra sortu dezakate. Honekin, aurreikusten da 630.000 etxebizitza hornitzeko gaitasuna izatea. Lowestoft basean, Ingalaterrako ekialdeko kostan, 100 lanpostu finko eta kualifikatu sortu ditu, operazio eta mantenu lanetarako.
Enpresak adierazi du esperotako datak bete direla, covid-19aren pandemiak egoera konplexua eragin arren. Gainera, zehaztu du turbinen instalakuntzaren %20 Gobernu britainiarrak konfinamendua ezarri zuenean egin zutela eta horrek lan egiteko moduak aldatzera behartu zituztela.
Zehazki, ontzi txikiagoak ahalbidetu zituzten tripulazioa txikitzeko eta profesionalak elkarbizitzeko guneak sortu ziren, kanpoko bizimoduarekin ahalik eta harreman gutxien eduki zezaten.
East Anglia One parke eolikoaren instalakuntzarekin, Iberdrolaren itsas-energiaren zorroa 12.000 megawattiotara iristen da. Honi batu behar zaio Suedian garatzen ari den beste parke bat, 9.000 megawattiotakoa.
Ipar itsasoan jarritako instalakuntza hau Navantia enpresaren laguntzarekin egin da. Navantiak Puerto Realeko (Cadiz) instalazioetan egin du parkeko azpiestazioa, 'Andaluzia II' izenekoa.
East Anglia Hub
East Anglia One jada martxan daukala, East Anglia Hub proiektuan jarriko da buru-belarri. Munduko itsas proiekturik handiena da, eta 3.100 megawattioko ahalmena duten hiru proiektu biltzen ditu: East Anglia ONE North, East Anglia Two eta East Anglia Three.
Gune handi hori 2022an hastea aurreikusten da, eta 6.500 milioi librako inbertsioa beharko da (7.600 milioi eurotik gorakoa).
Hiru parkeak aldi berean garatuko dira eta Iberdrola Britainia Handiko itsas sektore eolikoko operadore nagusietako bat bihurtuko dute.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
