
Ikastolen Elkarteak, EAEn irailaren 15erako deitutako greba-deialdiaren aurrean, adierazi du kontingentzia-planak eta neurri gehigarriak «ikastolaz ikastola» adosten ari dela langileen ordezkariekin, ikasgeletarako «itzulera segururako».
Ohar baten bidez, Ikastolen Elkarteak sindikatuei gogorarazi die «interlokuzioa zabalik izan dugula eta dugula ikastoletako langileen ordezkariekin». Gainera, gogoratu dute uztailaren azken bileratik, sektoreko mahaiarekin biltzea aurreikusita dutela «covid-19 birusaren ondorioz sortu den egoera aztertzeko eta egoera horrek ikastolei nola eragingo dien» jakiteko.
«Beti bezala, orain ere, elkarlanerako prest gaudela; are gehiago egoera berezi honetan, gure helburua baita eskola itzulera ahalik eta lan eta segurtasun baldintza onenetan izatea», erantsi du Elkarteak.
Greba-deialdia
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek greba-deialdia hezkuntzan egin dute irailaren 15erako. Sindikatu hauek «ikastetxeetan aurrez aurreko itzulera segurua eta adostua» eskatu die Lakuako Hezkuntza Sailari eta «langileen ordezkariekin interlokuziorik ez dagoela» kritikatu dute ostegun honetan emandako prentsaurrekoan.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción


