Baionako suprefet berria izanen den Philippe Le Moing-Surzur-en izendapena joan zen urtarrilaren 6an plazaratu zen Eliseoko buletin ofizialean.
Suprefet berriak gaur egin du bere aurkezpena Lapurdiko hiriburuan. Hilen oroitarrian eginiko omenaldian parte hartu ondoren agerraldia egin du Estatu ordezkariak hedabideen aurrean, Suprefeturaren egoitzan.
Bertan Le Moing-Surzur-ek azaldu duenez nahiz eta lurralde hau ez duen ezagutzen «Euskal Herria ahal den eta azkarren ulertzea» nahi luke.
Le Moing-Surzur-ek frantziar administrazioko nazio eskolan (ENA) ikasi zuen eta 2006tik Barne Ministerioko zerbitzuetako goi funtzionarioa da.
Aitzinetik, ekonomia, finantza eta Industria Ministerioko zerga zuzendaritza nagusiko administratzaile gisa jardun zuen.
Le Moing-Surzur goi funtzionarioak suprefet kargua bete du lehen ere. 2006an Sarthe (72) departamenduko prefetaren kabinete zuzendaria izan zen eta 2008an Reunion uhartean.
Justuki, hamar urte berantago, Indiako Ozeanoko irlan 2018tik 2019ra suprefet kargua izan zuen. Azken bi urteetan Loir-et-Cher (41) departamenduko Prefeturan idazkari nagusia izan da.
Laborantza ingeniari diplomatua ere bada Le Moing-Surzur, 2013az geroztik segurtasun zibileko eta krisien kudeaketarako zuzendaritza orokorreko planifikazio zuzendariordea izan den Baionako suprefet berria.
Le Moing-Surzur Wallis eta Futunako prefet izendatu duten Herve Jonathanen ondorengoa izanen da.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
