
EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean «Eliza katolikoak 1946az geroztik modu bidegabean immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeko» asmoz.
Josu Estarrona parlamentariak gogora ekarri du, espainiar Gobernuak Kongresuari igorritako zerrendaren arabera, 1946tik 2015era bitartean Elizak gutxienez 614 tenplu, lursail eta etxe jarri zitula bere izenean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. «Kasu askotan jendeak eta herriek eraiki, eskuratu eta ordaindutakoak, eta haiek dira, beraz, benetako jabeak», nabarmendu du.
Immatrikulazio horiek berreskuratzea «justizia» kontua dela iritzi du koalizioak eta batzorde berezi bat sortzea proposatu dio Lakuari. «Gobernuak ez ezik, aldundiek, Eudelek, legelariek eta historiagileek ere parte hartuko lukete batzorde horretan», Estarronak azaldu duenez.
Hasteko, Elizak immatrikulatutako ondasunen inbentarioa egiteko eskatu dio EH Bilduk Iñigo Urkulluren Gobernuari. Era berean, «euren ondasunak berreskuratzeko asmoa duten udal eta kontzejuei laguntza eta babesa» eman behar zaiela adierazi du. «Kasu askotan Elizak bere izenean ipinitako tenplu, etxe edota lurzoruen benetako jabeak udal eta kontzeju txikiak izaten dira, eta haiek ez dute nahiko baliabiderik prozesu hori aurrera eramateko; horregatik proposatu dugu defentsa hori Jaurlaritzak berak egin dezala, subrogazioa aplikatuz».
Gasteizko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartu zuen 2019an, EH Bilduren ekimenez, Eliza katolikoak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzea helburu. Koalizioak salatu duenez, orduan adostutakoa «ez du guztiz bete» EAJk eta PSEk osatutako Gobernuak. «Ez du lidergoa hartu prozesu horretan aurrera egiteko eta ez ditu tokiko erakundeak aktiboki babestu Elizak behar ez bezala immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeko».

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
