
Beasaingo Andramendi ikastolak, Lazkaoko San Benito ikastolak eta Ordiziako Jakintza ikastolak antolatuko dute, zailtasunak zailtasun, aurtengo ikastolen aldeko eguna.
Ikastolen aldeko batasuna zein zatiezintasuna eta izatearen aldarrikapena izango ditu zutabe.
Ikastolen Elkarteak asteartean aurkeztu du 2021eko Kilometroak. Jaialdia Goierrira eramango dute, Beasain, Lazako eta Ordiziara. ‘Batera, bagara, bat gara’ izango da leloa eta aurtengo jaiaren nortasuna hiru zutabe horietan erakusiko da.
Batera, «Gipuzkoako ikastolek elkarrekin antolatua» izango delako. «Ikastolen batasuna adierazten du eta ez soilik Gipuzkoakoena, Euskal Herri osokoena ere bai baizik», agertu dute aurkezpenean.
Bagara, «gure izatearen aldarrikapena, eta batasunaren ezinbestekotasuna», biak ala biak, adierazten duen ezinbesteko zutabea. «Batera bagara, bestela ez gara».
Azkenik, bat gara, «Ikastolen izatearen osotasuna eta zatiezintasuna» adierazten duena, antolatzaileek argitu dutenez. «Herri bat gara, euskara gara, komunitate bat gara, Euskal Herri osorako hezkuntza proiektu bat gara», aldarrikatu dute aurkezpenean.
2021. urteko @kilometroak jaia aurkezten ari gara. pic.twitter.com/wcc8KrV2cD
— Ikastolen Elkartea (@EHIkastolak) March 23, 2021

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»
