
Traineruen San Pedroko Testa larunbat arratsaldean jokatuko da Pasaiako uretan 17.00etatik aurrera. Guztira 38 ontzik hartuko dute parte erlojupekoan, 12 emakumezkoen mailan eta 26 gizonezkoenean.
Traineruek San Pedro parean hartuko dute irteera badiako kanpoaldera, eta baliza “puntas” inguruan egongo da kokatuta. Emakumezkoek bi luze eta ziaboga bat egin beharko dituzte; gizonezkoek lau luze eta hiru ziaboga.
Esan bezala, estropada 17.00etan hasiko da emakumeen mailarekin. Irtetzen lehena Zarautz izango da, eta bere atzetik joango dira, minutu bateko tartearekin irtenda, Lapurdi, San Juan, Deustu, Ondarroa, Zumaia, Hibaika, Tolosaldea, Hondarribia, Donostia Arraun Lagunak, Kaiarriba Donostiarra eta Orio.
Emakumezkoen azken ontzia irten eta bost minutura aterako da gizonezkoen lehen trainerua: Trintxerpe. Haren atzetik, minutu bateko tartearekin, lehen txandako beste sei ontziak irtengo dira: Zarautz B, Hibaika, Mutriku, Busturialdea, Hondarribia B eta Kaiarriba B.
Bigarren txandan arraun egingo dutenak Lapurdi, Astillero, Orio B, Zumaia, San Juan, Arkote, Deustu, Getaria, Pedreña eta San Pedro izango dira.
Azkenik, hirugarren txandan arituko dira Kaiku, Zarautz, Ondarroa, Isuntza, Kaiarriba, Zierbena, Orio, Hondarribia eta Santurtzi.
San Pedrokoa benetan test estimatua izaten da traineruentzat. Iaz Santurtzi eta Orio izan ziren azkarrenak, konfinamendua iritsi aurreko astean jokatu zen estropadan.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
